Cibrán
Izaera ahuleko gizona da, ingurukoek erraz nahasten duten horietakoa, gertakari klimatikoek aktibatutako nolabaiteko depresioak eragiten diona. Hiruretatik kontzienteena da, bai klase kontzientziari bai bizi den gizartearen ezaguerari dagokienez.
Miguel de Lira
Gizonezko aktore protagonista onenaren Maestre Mateo saria jaso zuen, 2013an, Somos gente honradarekin(Alejandro Marzo). Miguel de Lira, azken urteetan, begirune gehien lortu duen antzezleetako bat da. Antzertiarekin harreman estua dauka, bai kritika eta bai publikoaren arrakasta eman dion diziplina; horrez gain, film galiziar eta espainiar garrantzitsuetan ere parte hartu du: No habrá paz para los malvados (Enrique Urbizu), La noche que dejó de llover (Alfonso Zarauza).
A Esmorgan, Cibrán pertsonaia antzezten du, Auriako kaleetan jazotako 24 orduko parranda kontatzen duen hura.
Bocas
Oldarkorra eta Milhomes besteko amorala da, baina badauzka horrek ezagutzen ez dituen berezitasunak: boterea eta bizipen paregabeak lortzeko grina.
Karra Elejalde
Karra Elajaldek 2010an lortu zuen gizonezko zerrendako aktore onenaren Goya saria, También la lluvia (Itzíar Bollaín) filmari esker, eta Estatuko aktorerik entzutetsu eta miretsienetako bat daukagu. Hainbat zuzendari ospetsurekin egin du lan: Julio Medemekin (Vacas, La ardilla roja, Tierra), Juanma Bajo Ulloarekin (La madre muerta, Airbag), edo Alejandro Gonzálz Iñárriturekin (Biutiful). Halaber, protagonista da Espainiako zinemaren filmarik arrakastatsuenean, 2014ko martxoan estreinatu zena: Emilio Martínez-Lázaroren 8 apellidos vascos.
A Esmorgan, Bocas antzezten du, ñabardura orotariko pertsonaia eta korapiloaren benetako motore dena . Elejaldek aparteko birtuosismoz aurkezten digu pertsonaia, horren berezko duen antzezpen-talentua erakutsiz, lortzen baitu ez bakarrik pertsonaia erraldoia eraikitzea, baita berau ezin hurbilago sentitzea ikusleok ere. Hori guztia, galiziera perfektuan.
Milhomes
Bere homosexualitatea bizi du inguratzen duen munduak eskaintzen dion era bakarrean: homofobiak menderatuta. Behartuta dago bere bizitza afektiboa mozorrotzera, alde batetik, maskulinotasunez eta, bestetik, mozkorraldiek dakarten permisibitateaz.
Antonio Durán ‘Morris’
Jaso ditu, besteak beste, 2011ko Maestre Mateo saria gizonezko antzezpen protagonista onenarentzako, Doentes (Gustavo Balza) filmarekin; 2006ko Maestre Mateo saria gizonezkoen zerrendako aktore onenarentzako, O partido (Juan Calvo) filmarekin, eta 2009ko Chano Piñeiro saria bere jarduera osoa dela-eta.
Antonio Duran edo “Morris”ek hainbat zinema ekoizpen garrantzitsutan parte hartu du; esate baterako, ororentzako ezagun den Los lunes al sol (Fernando de León de Aranoa) filman, edo duela gutxiko Retornosen (Luis Avilés), Os fenómenosen (Algonso Zarauza) edo Somos gente honradan (Alejandro Marzoa).
Bestalde, telebista ekoizpen arrakastatsuetan izan da protanista, bai Galizian (Padre Casares, Voz Audiovisual-ekin, TVG-n) bai Galiziatik kanpo (Luna eta El misterio de Calenda, Globomedia-rekin, Antena 3 TV-n). Laburbilduz, esan dezakegu Antonio Durán dela Galiziak sekula eskaini duen aktore onenetako bat.